
"Iparragirreren mendeurrena ospatzeko dela eta, ez legoke gaizki bertsolari modura zer izan zen aztertzea eta horixe da, azaletik bada ere, artikulu honetan egin nahi dena.
KANTARIA ALA BERTSOLARIA? Hasi bezain laster, zalantza hau datorkigu burura : Zer zen zehazki, kantaria ala bertsolaria? Ene ustez, bietariko zerbait zen, edo zehatzago esanez, bere kantak prestatzeko bertsolaritzaren teknikaz baliatzen zen kantari bat."...