Autor
Iparragirre, José María
Título
Burnizco bideari, verso berriac Iparraguirec jarriac [Eskuizkribua]
Formato
p. 18 (1 o. 32 cm)
Descripción
Álbum vascongado : colección de poesías y versos en lengua euskara / formada por José Manterola. 18 o. -- Hasten da: Asmoerac dirade / gaur nacioetan. Amaieran: Donostiyan: Ignacio Ramon Baroja-ren moldiz teguian, 1858.
Tipo
Manuscrito
Fecha
1858
Idioma
Basque
Identificador
596719
Fuente
Koldo Mitxelena - Fondo de reserva
Tipo de elemento
manuscript
Code
JPYCGHZC
Fecha
1858
Extra
Transcripción normalizada de los versos en Armiarma : https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/I/IparragirreEresiak034.htm
Etiqueta
Bertso-paperak
Iparragirre, José María (1820-1881)
Iparragirre, José María (1820-1881) - Burnizco bideari
Manterola, José, (1849-1884)
Poesías vascas
Texto
BURNIZKO BIDEARI
(La versión manuscrita de la recopilación de versos de José Manterola incluye el estribillo:)
Burni bidea opada
Laster eguitea,
Europac goza dezan
Betico paquea
(Transcripción de Armiarma - Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004)
Asmoerak dirade
gaur nazioetan
asma orduko egiten
diranak benetan:
Zeinek usteko zuen
juan dan urtean
ori pasako zala
gure Probintzian?
Probintziak bakarrik
bear ez dira aitatu
bada nazio guztiak
bear degu alkartu:
eta pasatua pasa
gorrotuak aztu
berdin alkar artzeko
Jaunak egin gaitu.
Begira adiskideak
or Frantzi aidera
mundu guztia doa
lezioak artzera:
orain bada nai nuke
eman aditzera
zergatik bear degu
gelditu atzera?
Viva gure España
eta asmoerak,
zeinen enbidia dute
gure lur ederrak?
Mendi eta zelaiak
zeinek ditu onenak,
ardo, gari, olioz
beterikan danak?
Ekin deiogun bada
burdin bideari
eta oso egin arte
eraso lanari:
astindu bat emanaz
lenbailen lurrari
eta anditasuna
gure Españari.
Aditzera degunez
amar urte barru
baporea asiko da
Jainkoak nai badu:
ala digute beintzat
frantsesak agindu
asiera eman da eta
alkarri lagundu.
Bertati asi gaitezen
Jaunari erregutzen
pakean bizi bitez
dutenak agintzen:
Ah! geiago ez balitz
gerrarikan sortzen
beti ibili gabe
bata bestea iltzen.
(La versión manuscrita de la recopilación de versos de José Manterola incluye el estribillo:)
Burni bidea opada
Laster eguitea,
Europac goza dezan
Betico paquea
(Transcripción de Armiarma - Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004)
Asmoerak dirade
gaur nazioetan
asma orduko egiten
diranak benetan:
Zeinek usteko zuen
juan dan urtean
ori pasako zala
gure Probintzian?
Probintziak bakarrik
bear ez dira aitatu
bada nazio guztiak
bear degu alkartu:
eta pasatua pasa
gorrotuak aztu
berdin alkar artzeko
Jaunak egin gaitu.
Begira adiskideak
or Frantzi aidera
mundu guztia doa
lezioak artzera:
orain bada nai nuke
eman aditzera
zergatik bear degu
gelditu atzera?
Viva gure España
eta asmoerak,
zeinen enbidia dute
gure lur ederrak?
Mendi eta zelaiak
zeinek ditu onenak,
ardo, gari, olioz
beterikan danak?
Ekin deiogun bada
burdin bideari
eta oso egin arte
eraso lanari:
astindu bat emanaz
lenbailen lurrari
eta anditasuna
gure Españari.
Aditzera degunez
amar urte barru
baporea asiko da
Jainkoak nai badu:
ala digute beintzat
frantsesak agindu
asiera eman da eta
alkarri lagundu.
Bertati asi gaitezen
Jaunari erregutzen
pakean bizi bitez
dutenak agintzen:
Ah! geiago ez balitz
gerrarikan sortzen
beti ibili gabe
bata bestea iltzen.