
Okendo ilezkorrari / José Ma de Iparraguirre.
Elemento
Dublin Core
Autor
Iparragirre, José María
Título
Okendo ilezkorrari / José Ma de Iparraguirre.
Descripción
Gipuzkerazko testua Euskarri elektronikoan ere bada (Internet)
Derechos
Resource for public use. Quote: 'Original from the Koldo Mitxelena Kulturunea Library (Provincial Council of Gipuzkoa)' http://www.europeana.eu/rights/rr-f/
Tipo
Artículo de revista
Fecha
1880
Es Parte De
Euskal-Erria: revista bascongada
Fuente
Koldo Mitxelena
Zotero
Tipo de elemento
magazineArticle
Archive
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKVisorBibliotecaWEB/visor.do?ver&amicus=178878&amicusArt=298605
Fecha
1880-07
Extra
Koldo Mitxelena Liburutegia (GFA) / Biblioteca Koldo Mitxelena (DFG)
Etiqueta
Bertso-paperak
Iparragirre, José María (1820-1881) - Okendo ilezkorrari
Poesía - Versos
Páginas
99 orld.
URL
http://www.kmliburutegia.eus/Record/298605
Volume
1 (jul-dic.)
Texto Item Type Metadata
Texto
OKENDO ILEZKORRARI
Zeruetan jarri albanezake
Gaur Okendoren izena,
Biotz guztitik jasoko nuke
Alderakedan geiena;
¡Baña zer lana au neretzako!
Ezageraz naiz laburra .....
Bear bezela ondo neurtzeko
Bere kondaira ederra.
Ogei ta zazpi urte zituala
Zan Gipuzkoatar azkarra,
Etsaiak larri artzen zituana
Eman ezkero aupada.
Betiko ondra Españarena,
Ichasoetan bakarra
Eta munduan bere aomena
Odoiaz goiti dagoana.
¿Zenbat ibilli eta jazarra
Cadiz-en eta Lisboa-n?
¿Errendituak zenbat gudari
Antonio-ren menpean?
Asko alditan Olandesakin
Eta mairuen artean,
¡Beldurra zer zan iñork ez jakin
Okendotarren biotzean!
Kantauriako ontzi guztien
Agintari zan Okendo
Ibiltzen zana ichasoetan.
Aizea bezin agudo;
Ala juantzan Brasil-aldera
Donarioz ta garboso,
Esanez «goazen, etsaien billa,
Diran lekuan erasó.»
«Ara nun dauden, esaten zuan,
»Eman deiogun arpegi .....
»Gogor!... bakoitza bere lekuan,
»Su! su!... ill arte ez etsi!
»Ez oraindikan, ez du etsaiak
»Nere bizkarrik ikusi,
»Agertuko da jazar ondoren
»Emen zein geran nagusi.»
Asi ziraden sutari bertatik
Eta Anspater aundiak
Eraso zion gogor albotik. ....
¡Orduan ziran larriak!.....
Baña Okendo beti azkarrak
Oso suturik begiak
An ekin zion, su eta garraz
Zati egiñez ontziak.
Olandesak an, estu artuak,
¡Larritasunak an ziran!...
Geienak cheatu, erre ta ito
Itchasoaren erdian!
Ontziak ere su artu zuten
Ondatutzeko zorian,
¡Okendo bera zan errukitzen
Naibagetasun aundian!
Ala dakite gizon biotzdunak
Errendituari barkatzen,
Egin au bera, bai, Euskaldunak,
Gudarik bada izaten:
Izan gaitezen danok anaiak
Eta alkartu gaitezen,
¡Oh! ez ibilli, Euskal leialak,
Lurrak odolez estaltzen.
Izanagatik garailaria
Arrotasunik ez zuan,
Ala zan gure gizon aundia
Jazar lekuan berean.
Burua zutik, begiak argi,
Eta ezpata eskuan,
Ematen zuan beti arpegi
Argidotarren moduan.
Fededun ona beti izana,
Eta gudari aundia,
Jainkoak deitu zuan beregana
Gizon ilezkor argia.
Alabatua bere izena
Gaur zeruetan jarria,
Bere gloriaz betezuana
Betiko Euskal-Erria.
JOSÉ Mª. DE IPARRAGUIRRE
Villarreal de Urrechu, Uztaillaren amairuan 1880garren urtean
Zeruetan jarri albanezake
Gaur Okendoren izena,
Biotz guztitik jasoko nuke
Alderakedan geiena;
¡Baña zer lana au neretzako!
Ezageraz naiz laburra .....
Bear bezela ondo neurtzeko
Bere kondaira ederra.
Ogei ta zazpi urte zituala
Zan Gipuzkoatar azkarra,
Etsaiak larri artzen zituana
Eman ezkero aupada.
Betiko ondra Españarena,
Ichasoetan bakarra
Eta munduan bere aomena
Odoiaz goiti dagoana.
¿Zenbat ibilli eta jazarra
Cadiz-en eta Lisboa-n?
¿Errendituak zenbat gudari
Antonio-ren menpean?
Asko alditan Olandesakin
Eta mairuen artean,
¡Beldurra zer zan iñork ez jakin
Okendotarren biotzean!
Kantauriako ontzi guztien
Agintari zan Okendo
Ibiltzen zana ichasoetan.
Aizea bezin agudo;
Ala juantzan Brasil-aldera
Donarioz ta garboso,
Esanez «goazen, etsaien billa,
Diran lekuan erasó.»
«Ara nun dauden, esaten zuan,
»Eman deiogun arpegi .....
»Gogor!... bakoitza bere lekuan,
»Su! su!... ill arte ez etsi!
»Ez oraindikan, ez du etsaiak
»Nere bizkarrik ikusi,
»Agertuko da jazar ondoren
»Emen zein geran nagusi.»
Asi ziraden sutari bertatik
Eta Anspater aundiak
Eraso zion gogor albotik. ....
¡Orduan ziran larriak!.....
Baña Okendo beti azkarrak
Oso suturik begiak
An ekin zion, su eta garraz
Zati egiñez ontziak.
Olandesak an, estu artuak,
¡Larritasunak an ziran!...
Geienak cheatu, erre ta ito
Itchasoaren erdian!
Ontziak ere su artu zuten
Ondatutzeko zorian,
¡Okendo bera zan errukitzen
Naibagetasun aundian!
Ala dakite gizon biotzdunak
Errendituari barkatzen,
Egin au bera, bai, Euskaldunak,
Gudarik bada izaten:
Izan gaitezen danok anaiak
Eta alkartu gaitezen,
¡Oh! ez ibilli, Euskal leialak,
Lurrak odolez estaltzen.
Izanagatik garailaria
Arrotasunik ez zuan,
Ala zan gure gizon aundia
Jazar lekuan berean.
Burua zutik, begiak argi,
Eta ezpata eskuan,
Ematen zuan beti arpegi
Argidotarren moduan.
Fededun ona beti izana,
Eta gudari aundia,
Jainkoak deitu zuan beregana
Gizon ilezkor argia.
Alabatua bere izena
Gaur zeruetan jarria,
Bere gloriaz betezuana
Betiko Euskal-Erria.
JOSÉ Mª. DE IPARRAGUIRRE
Villarreal de Urrechu, Uztaillaren amairuan 1880garren urtean
Colección
Cita
Iparragirre, José María, “Okendo ilezkorrari / José Ma de Iparraguirre.,” Iparragirre2020, consulta 31 de mayo de 2023, https://iparragirre.urretxu.eus/items/show/628.