LAU BERTSO BERRI
Iparragirre
Doñua: Gernikako Arbola
1.
Orain kanta ditzagun
laubat bertso berri
gure probintziaren
alabantzagarri;
Alabak esaten du
su garrez beterik
nere biotzekua
eutsiko diat nik.
2.
Gipuzkoa urrena
arras sentiturik
asi da deadarrez
ama Gernikari:
Etorri zaite
arrimatu neri,
zure sendogarriya
emen nakazu ni.
3.
Ostoa berdia
zaiñak ere fresko,
nere seme maiteak
ez naiz eroriko,
beartzen banaiz ere
egon beti pronto,
ni gandik etsayak
itzularesteko.
4.
Guztiz maitagarria
eta oestargiña,
begiratu gaitzazu
zeruko Erregiña,
gerrarik gabetanik
bizi albagiña,
oraindaño izan degu
guretzako diña.