Iparragirre2020

Gitarra zahartxo bat (XIX)

JMI_Guitarra_JGernika.jpg
GITARRA ZAHARTXO BAT / Jose Maria Iparragirre , XIX. mendea

Gitarra zahartxo bat det nik nere laguna
horrela ibiltzen da artista euskalduna,
egun batean pobre besteetan jauna
kantatzen pasatzen det nik beti eguna.

Nahiz dela Italia orobat Frantzia
bietan bilatu det anitz malizia,
ikusten badet ere nik mundu guztia
beti maitatatuko det nik Euskal Herria.

Jaunak ematen badit neri osasuna
izango det oraindik andregai bat ona.
Hemen badet frantsesa interesaduna
baina nik nahiago det hutsik euskalduna.

Agur Euskal Herria baina ez betiko
bost edo sei urtetan ez det ikusiko.
Jaunari eskatzen diot grazia emateko
nere lur maite hontan hezurrak uzteko.